XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koxme gaisotu zen arte.

Koxme zen bokazioz edo Erriberatik ardoa ekartzen zuena, beste ardo mingotsagoez nahastu eta salgai jartzen zuena, baserriz baserri ardoa saltzera urte luzeak emana.

Biriken hats lehorrak haren gorputz astuna ohera makurtu behar izan zuenean berak ardoa saltzen zuen baserri beretsutan pentzu saltzetik bizi zen anaia Axentxio egin zuen bere ardo gorabehera guztien kargu.

- Ez duk hutsaren truke izango, Axentxio. Erdibana.

Nire ezagutza eta hik egin beharko duan lana parekatu beharko dizkiagu.

Konforme al hago? Ez zen hasiera batean arazo larriegirik suertatu.

Ongi betetzen zituen Axentxiok ardo eta pentzukikoak.

Konturatu ere konturatu zen Axentxio Koxmek ez zizkiola ardoarekiko guztiak adierazi.

Arrazoiaz ohartu zenean bakarrik gertatu zitzaion mingarria anaiaren jokabidea.

Baina Koxme ez zebilen oso prestu Axentxiori anaiak izkutatutakoak ezagutzea zenbait kostatu zitzaion kontutan hartuz.

- Hi, zergatik ez hidan garraioei buruzkoa esan? - Bai. Udazkenean garestiagoa dela udaberrian baino.